Ardiak eta belarra

junio 15, 2007 agatemadrazo

Behin artzain batek atera zuen bere artaldea larrera, oso belar ona zegoen toki batera, eta ardiei esan zien:

—Larre ona daukazue gaur, eta nahikoa jandakoan, etorri etxera.

Iluntzean etorri ziren ardiak etxera eta nagusiak galdetu zien:

—Nahikoa jan al duzue?

Batere ez dugu jan—erantzun zioten ardiek.

—Zer bada?

—Jaten hasten ginen bakoitzean, «aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago» esaten zigun belarrak, etaaaa… egun guztian ibili eta ibili, ez dugu ezertxo ere jan.

—Ez zarete tonto txarrak—esan zien artzainak—; hurrena hori esaten dizuenean, «bertan goxo» esan eta bertan gelditu zaitezte nahikoa jan arte.

Hurrengo egunean joan ziren berriz ere ardiak larretoki on hartara, eta belarra hasi zitzaien esanez:

—Aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago…

Baina oraingoan ardiek erantzuten zuten:

—Bertan goxo, bertan goxo…

Iluntze hartan nahikoa janda itzuli ziren etxera.

Garai hartan gauza guztiek zekiten hizketan: belarrek, sasiek, arbolek eta animaliek ere bai. Bakar bakarrik goroldioak ez omen zekien. Beste gauza guztiak bildu ziren goroldioari hizketan irakatsi behar ziotela-ta, eta irakasten hasi zirenean denak mutututa gelditu omen ziren. Horregatik geroztik gauza horiek denek ez dute gehiago hizketan egiten.

Batzuk esaten dute oraindik ere ardiek eta belarrak hitzegiten dutela elkarrekin. Ardiak lanera ateratzen direnean, belarrak esaten omen die:

—Aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago… Ardiak ibiltzen dira pixka batean batetik bestera, eta azkenean «beeee, beeee…» eginez, bertan gelditzen dira.

Beeee, beeee… horrek «bertan goxo, bertan goxo» esan nahi omen du.

Advertisement

Entry Filed under: euskera

Un Comentario Añade el tuyo

  • 1. Margarita  |  noviembre 27, 2007 a las 11:38 am

    oso polittak hasierako loreak


Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Trackback este articulo  |  Subscribe to comments via RSS Feed

Páginas

Categorías

Calendario

junio 2007
L M X J V S D
« may   jul »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Mensajes recientes

 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.